Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinean, nankin urdinezko jantzi luzeak zituzten jantzirik, peluxe beltzez edertuak eta larruzko gerrikoez gerruntzean estutuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Oso grafikoki ikusi zituen gazte horiek José Ortega y Gasset-ek, hiri xehe bateko kasino batean silloien peluxeetan beren tigre-atzaparrak zorrozten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Sun-hartza panda tankerakoa zen, peluxe zurizkoa, muturra eta begien ingurua izan ezik, haiek beltzak baitzituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 51. orr.
Hartz hori, Tadeuszek beti berarekin eramaten zuen peluxezko hartz hori, Janutaren oparia zela. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 24. orr.
Nik pelutxezko katu bat eraman diot eta Jeanek zurezko ziba bat, berak egina. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.
Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
Gero hasi ziren burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.
-Aita, ama: pelutxe bat nahi dut. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.
Gure aitak esaten du beldurti hutsak direla pelutxeekin-eta lo egiten dutenak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.