Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pelma 1 izond/iz kalaka-emailea, enplastua, antojagarria.
Azkenean despistatu nuen pelma hura ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.
Munstroak aguantatu behar dituk egun osoan, eta batzuk jatorrak baldin badira ere beste batzuk pelma hutsak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 128. orr.
Ez nuen inoiz jakiten gehiegi ala gutxiegi hitz egiten nuen, batean pelma huts bestean zomorro uzkur suertatzeko beldurrez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.
2 (adizlagun gisa)
Bakeoso eta patxadan hurbiltzen baziren [euliak], lasai; latoso eta pelma bazetorren lehenbizikotik, kontuz, mendebalera joko zuen biharamunerako ziurrenik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.