Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pelikano (orobat pelikan g.er.) 1 iz hegazti igeri-oinduna, uretakoa, luma-zuria, behe barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen boltsa gisako bat duena (Pelecanus onocrotalus).

Zerrenda ere egin dute: ahateak, pelikanoak, beltxargak, kaioak, txolarreak eta horiekin batera beste ehunen bat espezie, batzuk aldiro besteak noizean behin, Lamiakoko eta Bola hondartzako hezegunetan ageri direnak, desagertu egin daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Alaben aseak berdintzen du bere gosea, pelikanoarena bezalaxe.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

"Basamortuko pelikanoa dirudit", ez da haren hego eta lumei dagokienez, bataren tristura bestearen tristuraren antzekoa zelako baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Haren lagun onei, berriz, zabal-zabalik dizkiet eskainiko besook, eta, pelikano bizi-emaile amultsuak legez, neure odolaz ditut bazkatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pelikano begiaren likorea edanarazi zidan marabutak, eta hipnosipean ezarrarazten saiatu zen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus