Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pelegrinazio (orobat pelegrinazione g.er., eta peregrinazio) 1 iz erromesaldia. ik pelegrinaje.

Zestoako uretxeak bereganatu zituzten, gero mendi gainak hartu eta aldats behera zetozen, Xabierrera eta Sanmigelerako pelegrinazioetan ikasitako martxa geldigaitz eta beldurrik gabean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.

Judakoen biltzar osoa guztiz alai zegoen, bai eta apaizak eta lebitarrak ere, eta orobat Israeldik etorritako jende guztia, nahiz pelegrinazioan etorriak nahiz Judan bertan bizi zirenak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,25

Haraxe joaten ziren langileak peregrinazioan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 75. orr.

Udan egun oso batez ixten zuten denda lagun batzuenera joateko, trenbideetako langile baten etxera, eta beste egun batean Lisieuxera joaten ziren pelegrinazioan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arantzazu peregrinazio lekua izan da beti inguruko jende guztientzako, bai Gipuzkoatik, Nafarroatik edo Arabatik, eta erromesaldi hauen inguruan sortu dira gure Arantzazura honetan erabili ditugun melodiak eta koplak.  Berria - Kultura   2004-12-14

3 irud/hed

Ene bizitza, beraz, pelegrinazio bat izan da, iturburuaren bila, aita bezalako ateo izatetik Jainkoa aurkitzeraino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus