Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pelegrin (corpusean pelegri, pelegrino, peregrin eta peregrino soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian pelegrin agertzen da) iz erromesa.
Vezelayrik jiniko pelegri batek Züberoan hedatü zükean... Herria 2001-09-13
Eta pelegrinoak oso inpresionatua baitirudi, bukatu egingo dugu zita: "pentsa ahal litekeen baino aurpegi ederragoak, atsegin betezko leku batean bazeunde bezala". Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Munduko herri gehienen kulturan izan du eragin izugarria pelegrinoak, eta geopolitikan izan duen inportantzia estrategikoagatik, Euskal Herrikoan zer esanik ez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.
Orreagako fraide batek zuen zaintzen pelegrino edo erromes aterbe hau, beste lagun batzuekin batean, jadanik aipatua dugun bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 59. orr.