Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sare pelagikoak, esaterako, ahalik eta arrain gehien harrapatzeko asmatu ziren, baina ez dago sarerik, ez pelagiko ez magikorik, arrainik gabe geratu den itsasoa atzera berriz arrainez bizi-berrituko duenik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.
Agian Frantziako ontzi pelagikoek arrain sarden norabidea aldatu dute. Berria - Harian 2006-04-30
Epe horretan eta igandeetan antxoa harrapatzen aritu dira arraste-arrantza pelagikoekin. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Kargu hartzen dio esanez bolantarik eta pelagikorik ez dela libre, eta direnekin nahaste, ez direnak eta ezin daitezkeenak dakartzala itsasotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
«Amorruz beteta» daude arrantzaleak, Frantziako pelagikoek itsasoa «hustuko» dutelako eurak antxoatan hasten direnerako. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Frantziako arrantzaleak eta Baionako pelagikoak urtarrilean hasten dira arrantzan, eta euskal arrantzaleak antxoatan hasterako apirilean, itsasoan «deus ez» dela egongo deitoratu zuen Tejedorrek. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Anartean arrantza industrialeko jauntxoek, pelagikoek, arrain bankuak hondatu dituzten jende berak, itxurakeria egin dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-22