Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pekatu1, peka, pekatzen 1 du ad ipar ordaindu, pagatu.

Ez, berak zuzenki, zerbait gaizki egin zuelakoz... baizik eta, arbitroak erabakirik taldearen izenean norbaitek pekatu behar zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Gure eskualdean gehienik euskal-prentsarentzat, HERRIA, Enbata, Ekaitza, Laborari eta holako batzuek ainitz pekatu behar neurri berri horien latza ez bada nolazpait eztitzen ahal...  Herria   2005-04-14

Frantzia behere hortan bereziki, zernahi jende xaharrek ederki pekatu baitzuten, bero handiegia ezin jasanez...  Herria   2005-08-04

Aski xehetasun bada haatik erraiteko gerla horiekin Ziburuk azkarki pekatu zuela.  Herria   2003-05-29

Frantzia behere hortan bereziki, zernahi jende xaharrek ederki pekatu baitzuten, bero handiegia ezin jasanez...  Herria   2005-08-04

Gure haurrek, eta gure haurren haurrek eta oraino geroago jinen direnek, ez dezaten peka gure hutsen gatik, ingurumenaz ez girelakotz aski axolatu...  Herria   2004-06-17

Gazteek dute gehien bat pekatzen zuzengabekeria hori.  Herria   2004-06-24

Eta hango jende gaixoak horiek oro pekatu behar, aintzindari atrebitu eta amikatu batzuen gatik!  Herria   2001-09-06

Neskatoak buhameak biraoka madarikatzen zituen batez, Pierrak panpina labean urtuarazi zuela aitortu zuen, mendekuz, Mattina zelakoan haurretan gastatuena, paga eta peka zezan behingoz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Banan-banan pekatu beharko nituen eginiko hobenak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

Ez nahiz auzi txarren hobenak pekatu.  Herria   2004-03-04

2 jasan.

Munduaren erditsuak gosea pekatzen du edo erdi-gosea.  Herria   2003-04-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus