Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pekatsu (orobat pekotsu g.er.) izond oreztatsua.
Gazte ingeles bat, ilegorri eta pekatsua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.
Nik neure aldetik harrituta entzuten nion, ulertezina iruditzen zitzaidan haren gizonaren jarrera, zeharo absurdua, aipatu ingeles pekatsuari emakume arruntatzat irizten bainion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Haren bizkar pekotsutik urrezko tximak barreiaturik, haragi eta hezur ezin politago haiek, aldakak eta bikini gorriaren barneko bekatu-eremua, muino apal sendoak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.