Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

peitu 1 izond gabetua, gabea.

"Elur" katu txuri bat zen, beste kolore edo orbanez peitua, altzairu koloreko begi ikusgarriekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Fisikari, eta, xuxenago, astrofisikari prestu eta gogotsua zen bera, baina ilusioz peitua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Koruan, gauezko kantuetan ari zirela, eskuaz ukitzen zituen hango lauza bera bezalakoxe peitu eta hotzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ni ere gizon ezpatarik gabea bainintzen, bizar-peitua izaiteaz gain.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 533. orr.

Belarri esku-begirik gabeak, usaimen oro-peitua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 235. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hala nindian ni, lotan, anaia baten eskuak biziaz, koroaz, erreginaz, bet-betan peitu, neure bekatuaren lore-loretan ebakia, elizakorik, prestaketarik, oliodurarik gabe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

4 peiturik adlag gabeturik.

Udaberrian bideari ekin nion ostera, haiek iristea deliberaturik: gogaiturik nindukan lur itsaskor eta bigun hark, ezertarako ez baitzen on, lurregosizko okarinak egiteko salbu, eta gaitasunez eta sekretuz peiturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

· Osokiaren osotasunerako funtsezkoak ez diren zenbait gauza kendu edo laburbildu behar izan ditudala, irakurle batzuek hauek peituko dituzten arren, bestela ere erabilgarriak diren heinean,  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

5 peitu izan falta izan.

Peitu zuten herria, peitu zuten aberria, peitu zuten atzerria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus