Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pegatu, pega(tu), pegatzen da/du ad itsatsi.

Alderdiko arduradunek iragarri zuten «beharginen gorazarreko eta SEPIren planaren aurkako» kartelak pegatuko dituztela Euskal Herriko hainbat lekutan.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Afixak pegatzen ari zela, inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 114. orr.

Ez egin berba papera pegatzen duan bitartean, ez zaik tutik ere ulertzen, txo!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

Aitak ez zion jaramon handirik egin muturra kristalaren kontra pegatu eta mekanoa seinalatu zuenean.     «Bizia lo», 2003 - 8. orr.

Kartoizko euskarriek bat egiten dute gainean pintatutako edo pegatutako irudi eta formekin, forma edo irudi berri bihurtu arte.  Berria - Kultura   2004-02-25

Paperaren gainean muinoak eta ibaiak zirriborratzen zituen, eta gero, elkarrekin kolaz pegatutako pospoloekin erregimentuak eta brigadak osatzen zituen, eta Ulm-eko edo Borodino-ko batailak berreraikitzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Bakterioek PHA biopolimeroa ekoizten dute, eta hori epidermisaren ordezkoak, bihotzeko balbulak eta arteriak pegatzeko moduko kolak egiteko erabil daiteke, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-08-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus