Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartel, iragarki edo pegatinaren mezua lainoen artean agertzen bada edo garbia ez bada, nekez lortuko du bere jomuga. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.
Kolore ezberdinetan eskuz margotutako hormak; kartelak, posterrak eta pegatinak nonahi. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.
Herrietako besta komiteak banaka juntatuz eta materialak eskainiz (iragarki, pegatin eta bertze), euskararen erabilpen funtsezkoa sustatzeko. Herria 2003-06-19
Pelutxeak, egutegiak, mahai-jokoak, elastikoak, pinak, pegatinak, agendak, motxilak salgai. Berria - Kultura 2004-12-11
Txikiren ama ageri zen negarrez, semearen eta Otaegiren pegatina paparrean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.
Kontua da, hainbeste txukuntasunen artean, pegatina bat zegoela hormatzarretan itsatsita nonahi. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 57. orr.
Gerrari ez dioten pegatinak eman nizkien bi militar estatubatuarri. Berria - Mundua 2004-01-09
Pegatina adierazgarriak baziren ere: "Jesus nere kopilotoa da!" ala "Jaungoikoa maite baldin baduzu, ez ezazula zigarrorik erre!". Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 195. orr.
Manifestariek pegatinetan agertu zuten garai batean mundu osoko mugimendu antinuklearrak izandako sinbolo ezaguna. Berria - Euskal Herria 2004-01-18
Koadernoa zabaltzerakoan, non ikusten dudan kontrazalean, suzkoa balitz baino erregarriago, auskalo noiz bertan itsatsi nuen pegatina! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.
Maiatzaren 13tik 20era iraganen dira kehen aldikotz Iparralde huntan Pegatinaren Egunak, Baionan. Herria 2005-05-12
Janarien iraungitze-data jakinaraziko duen pegatina, adibidez. Berria - Gaiak 2004-03-11
pegatina sorta (3)