Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pegata iz adkor pegatina.
Jainkoak gay egin ninduen dio hurrena banatu diguten pegatak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Telebista ere han zegoen, porroak erre besterik egiten ez zuten bi morroi zeuden han behintzat txoriaren pegata zeukan kamera batekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.
Hemeretzi urterekin hasi zen album modukoa osatzen, egunkarietako adabakiez, pegataz, panfletoz, liburuetako pasarteez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.