Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pega
1 pega-pega eginda erabat pegatuta.

Makila bat hartu eta lurrean sartu zuen, hormari pega-pega eginda, zarpiaduran egindako zuloetako baten aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Atzean Lulu darama, bere bular oparoak haren bizkarrari pega-pega eginda.     «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

Ile distiratsuko mutilak eta adats laburreko neskak pega-pega eginda ari ziren dantzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.

Larru-azalari pega-pega eginda zuen Estherrek soinekoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.

Sofiak pega-pega eginda du belarria transistore txikiari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

Lasterka hasi zen hormari pega-pega eginda, eta bi etxeren arteko pasabide ilunean desagertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Animaliak, bakoitza bere habi, zulo eta gordelekuetan ezkutatu ziren, elkarrengana pega-pega eginda, berotu nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Bibi, Joxanekin pega-pega eginda, lapa bat bezala, irribarretsu egon zen gau osoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Pasta lodiko betaurreko sideralak, pega-pega egindako galtzak eta likrazko jertse bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkarrari pega pega (3); hormari pega pega (4); pega pega eginda (25)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus