Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer zentzu du Alemaniak barkamena eska dezan nazien krimenengatik, edo kristaua ez den Japonia bezalako nazio batek beste horrenbeste egin dezan Txinaren aurkako erasoengatik, edo Eliza Katolikoak bere apaiz pedofiloengatik? Borreroak poeta pedofilo bat urkatu behar izan zuen behin. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.
Pedofiloek gazteentzako solasguneetara jotzen dute adingabeak ezagutu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-01-13
Gizon bat haur parke batean bakarrik ikusteak aztoratu egin omen ditu; pedofilotzat hartuko naute akaso, eta ez da gutxiagorako daukadan itxurarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 80. orr.
Bortxatzaileak, tiranoak, parrizidak, pedofiloak, pederastak, genozidak, marikoiak, ateoak, antimilitaristak, nazionalistak inkluso, zer dira? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.