Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pedigri (orobat pedigree) 1 iz etorki bikaineko zaldi, txakur, katu eta kidekoen aurrekoen multzoa. hed

-Brialy horrek, bere pedigree frantses eta guzti, ez dauka ideiarik ere emakumeen belaunak ferekatzeaz -ekiten dio Fernandok.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Gogoan daukat, 68ko maiatz ospetsuaren urteurrena izan zitekeen [...] eta orduko mobidaz galdetu geniola, bere pedigri progrea zela-eta seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Porte d'Ivryn atera ginen metroaren besoetarik: sustrai goraipatuak, pedigree urgulutsuak, nor baino gehiagoko nortasun kulturalaren ohizko ezaugarriak ezabatzen ziren burdinezko eta altzairuzko sugearen arroiletako izen eta izan gabetasunean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Ideologiaren mendean, berben pedigriak baldintzatu du egilea ez eze kontatu nahi izan duena bera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

2 animalia baten genealogiaren berri ematen duen agiria.

Txakurrak kalean harrapatu eta, pedigria faltsifikatuta, haiek saltzetik bizi zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus