Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pediatra 1 iz haur-sendagilea.

Karrera bukatzerakoan, zalantzan egon nintzen etxeko medikua izan edo pediatra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.

Sendagileen artean, %51,8 mediku orokorrak, %37 espezialistak eta %10,6 pediatrak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Erabaki horrek medikuen, nutrizio alorreko adituen eta pediatren haserre sutsua eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ezagutzen ditudan pediatrek ez dute haurrik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Jesukristo bere apostoluekin bezala ibiltzen ginen pediatra harekin erietxean gora eta behera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 147. orr.

Guztiak bihurtzen gara haur gaitzak jotzen gaituenean, eta hala bihurtzen gara mediku guztiak pediatra, maila batean bai bederen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.

Pediatrarengana eraman nuen semea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus