Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pedanteria (5 agerraldi, 4 liburutan) iz pedantearen jokamoldea; pedantearen nolakotasuna; hitz edo egite pedantea. ik pedanteria.
Beti txukun mintzatu ohi zen, hiztegi baten pare, pedanterian jausi gabe baina esan behar zuena xehetasunez eta txukuntasunez adieraziz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Aberastasuna eta dotoretasuna beti da gozagarri, baldin eta aipatu berri diren pedanteriara eta barrokismora lerratzen ez bagara. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Ez pedanteriarik gabe erantzun nion: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
Euskara batua biziagoa, beroagoa, indartsuagoa eta naturalagoa gertatzea, gaur egun daukan "plastiko" itxura, "izotz" ukitu eta pedanteria usain horiek kenduta. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 244. orr.