Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez izan errieta zentzugabeen beldurrik; pedantekeria eta sineskeria ezabatu egingo dira betiko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 247. orr.
Alde komiko horrek, politika ika-miketan sarriegi nagusitzen den pedantekeria desegiten du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 34. orr.
Ezin zen ametitu -beraien mania transzendentalistengatik, edo beraien pedantekeriagatik- sortze prozesuari buruz esaten zuten hainbat faltsukeria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Barka izenburuaren pedantekeria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.
Berrogeita hamalau urteko gizona izan, eta oraindik horrelako pedantekeriak eta petralkeriak dituenak, izaera du halakoxea, eta ohitura horiek inork ez dizkio kenduko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.
Apaizen eta apaizgaien ohiko pedantekeria horrekin egiten zuen gaztelaniaz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Txorakeria bat asmatu nuen, Quevedo, Gómez de la Serna, Valle-Inclán eta Francisco Umbral eltze berean nahastuz eta sikulu-saltsa bat eginez, pedantea eta jasangaitza, baina, hoberik ezean edo epaimahaikoak pedantekeria estilo quevedotartzat hartzeko bezain ergelak zirelako, lehen saria irabazi zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.