Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pedante 1 izond/iz jakinduria alferra eta lekuz kanpokoa erakusteko joera duena.

Intelektual pedantearen papera betetzea komeni zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Erraz hitz egiten zuen baina pedante izan gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

-Ba, maitasuna, eta badakit pedantea irudituko natzaizula, instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Zeharo pedantea, zeharo sasiletratua iruditzen zait.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.

Bazen bere baitako erdibideak hausten zekien Mitxelena bat ere: dena jakin usteko ezjakin arrunt pedanteen kontra irakiteraino asaldatzen zena, izan zitezen agure zahar kamustuak edo berdin gazte txoro argituegiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

2 (pertsonak ez direnez)

Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Izkribatzaile trebatu gabe baten lana zen nabarmen: erretorikoa, erdizka zintzoa, digresioz eta laudorio neurrigabez betea, hunkigarria, pedantea eta trabatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Handik egun gutxira jaso nuen erantzuna: luzea eta pedantea zen, ordurako guk arrakastarik gabe saiatuak genituen prozedura begibistako batzuk aholkatzen zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Iñakik ondo asmatu du diskurtso pedantea gainditzen eta naturaltasunez ekin dio objektu artistikoa sortzeari.  Berria - Kultura   2004-02-25

Irakasle gazteek hain gogoko dituzten hitz pedanteak, hizkera jasoa eta azalpen puztuak oro bazterturik, bazekiela zientziaren muina hitz gutxitan azaltzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

Txorakeria bat asmatu nuen, Quevedo, Gómez de la Serna, Valle-Inclán eta Francisco Umbral eltze berean nahastuz eta sikulu-saltsa bat eginez, pedantea eta jasangaitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.

Itxurakeria xelebre hori, aldi berean pedantea eta xarmagarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 231. orr.

Subkontzientearen ikuspegitik arrazoia pedante bihozgabe bat da, naturaren gain mirarizko agintea lortu duena arimari traizio egitearen ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 123. orr.

-Baina alferrikakoa da, guztiz -esan dut aski modu pedantean-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 245. orr.

3 (adizlagun gisa)

Charly pedante samar jartzen da batzuetan, baina maite dut, hala eta guztiz ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus