Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pedaleatu, pedalea, pedaleatzen (orobat pedalatu) du ad bizikletan, pedalei eragin. ik pedalkatu.

Abiada guztian pedaleatu zuten Gruaro aldera, kantuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 138. orr.

Eta geldiro pedaleatzen zuen, isilik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.

"Mailhouns" elkarteak baditu txirrindola tandemak, birazka ibiltzeko gisan, aitzinekoak gidatuz gibelekoak kirola eta aire ona preziatzen baititu pedalatuz.  Herria   2003-05-29

Gero, bakoitzak bere etxe aldera pedaleatu zuen, bihotza garaipena harengatik arin zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 141. orr.

Oinezkoetaz bestalde, badira bizikletetan ari direnak eta noiztenka ere ikus daitezke hiru errotetako tresna berezi batzu, zeinetan erdi etzanik pedalatzen ari baitira gogotik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus