Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pedal (orobat pedala g.er.) 1 iz tresna edo makina batean, oinaz eragiten zaion palanka edo bestelako atala.

Balaztaren pedala sakatu nuen barren-barreneraino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Azeleratzeko pedala zanpatu nuen hondoraino, 1 formulako pilotuen antzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Mirarik gehiago zapaldu zuen azeleragailuaren pedala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 246. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oinaz sakatzen duzu ontziaren estalkia altxatzen duen pedala.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Haren parean eseri baino ez dut egin behar, piezak hartu, makinan sartu, pedalari sakatu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.

Makinan pieza bat ipini, pedalari sakatu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Hor daudela, sakatu pedal honi hiru edo lau aldiz eta ondoren erretiratu pieza.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 129. orr.

Harmonium txiki baten aurrean eseri da, oinak pedaletan sartu eta eragiten hasi zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Erraza da jotzen ari naizen pieza, eta ez diot sordinaren pedalari eman behar sukaldeko jarduna entzuteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Gero bonboaren pedala apurtu zuen eta biraoka hasi zen.  Berria - Kultura   2004-03-20

Bakoitzak berean lan bikaina egin zuen: gitarra jotzaileak pedaletan, akordeetan, soloetan; teklatu jotzaileak soloetan edo giroak sortzerakoan; eta erritmo sekzioa, abiada bizian eta kolpeka, bikain.  Berria - Kultura   2004-05-15

Tinsley Ellis gitarra jotzaile fina dugu; Gibson eder bat baliatu zuen kontzertu osoa egiteko (ez Fenderrik, ez akustikorik, ez pedalik).  Berria - Kultura   2004-04-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Opel/Fiaten eskari handi bat lortu du enpresak, Punto eta Corsa autoetako plataformarako pedal modulo osoa egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Taldearen indarra kantari eta gitarra jotzailearengan dago (pedal bilduma luzea ekarri zuen honek) eta soinuaren aldetik pobre samar geratzen da.  Berria - Kultura   2004-02-28

3 (bizikletarenak)

Nire gorputz guztiaren pisua bizikletako pedaletan jarri nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Mutikoek bizikleten txirrina jotzen zuten eta pedalei eragiten zieten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Bennett, gerriraino biluzik, eginahalean ari zen bizikleta finko baten pedalei eragiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Fraide gazte bat frantziskotar jantzian kordoi eta guzti, bizikleta baten pedalei bizi-bizi eraginez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Bizikletaz eramaten ninduen herrira eta zenbait kilometroz eragin behar zitzaien pedalei aldirietako errepide zabalean zehar.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Pedalen gainean altxatu eta indar biziz hasi nintzaien eragiten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Petacchik helmugako marra zeharkatu arte astindu zituen pedalak, behartu giharrak.  Berria - Kirola   2004-05-22

Errepide txikian gora bizikletaren pedalen gainean zutik zetorren txirrindulari bat saihestu zuen limusinak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 469. orr.

-Aitasantuak ematen dizkit! -oihukatu zuen, pedaletan zutitu eta tximistaren antzera abiatu baino lehen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.

· Zangoak motozikletaren pedaletatik aldendu arren, ez zegoen aurreko gurpilaren zipriztin iturritik libratzerik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plater handia sartu, pinoiak behera jaitsi, eta amorru guztia pedal kolpeetan jarri nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.

Atzo maglia arrosa zeraman txirrindulariarena izan zen denetan pedal kolpe freskoena, arinena, biziena, erosoena.  Berria - Kirola   2004-05-16

Indurainen pedal kolpe arinak, ibilera dotoreak jaso zituen han bildutakoen txalo beroenak.  Berria - Kirola   2004-07-02

Lapurdin barna beroturik, Baxe Nabarren gaindi iragan dira, Baigorritik goiti pedala ukaldi zorrotzagoak emanez.  Herria   2002-07-18

Alejandro Valverde txirrindulari espainiarra pedal maiztasuna hobetzeko lanean ari da azaroaz geroztik Italiako biomekanikari batekin.  Berria - Kirola   2006-02-03

5 hed txirrindularitza.

Coppi eta Bartali, biak ala biak pedalaren erregeak ziren, eta langileen mira ere banatuta zegoen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Hori entzutean herrikoek zorionak ematen zizkiguten oihu, barre eta txalo eginez, konturatzen baitziren askatasunaren mezua hedatzen zebiltzan pedalaren txapeldunak ginela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 112. orr.

6 pedalierra.

Akats gabeko digitazioagatik eta pedala jotzeko moduagatik, eliztar organista peto-petoa dela adierazi zuen.  Berria - Kultura   2004-06-08

7 txalupa pedalduna.

Neskak bizkarrez egiten zuen igeri, itsaso bareak doi mugitzen zuen pedaletik beste alderantz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

Neska urrezkoak pedaletik egin zuen dzanga uretara, eta gizon oliba-koloreko burusoilak besoak astindu zituen hurbiltzeko, ur-azalera itzuliko zeneko unea ikusteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

Orduan ikusi zuen ur gainean flotatzen zuen gorputza, pedalaren aurkako talkan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

8 gas pedal ik gas 10.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere pedal kolpe (3); pedal kolpe (28); pedal kolpe arinarekin (3); pedal kolpe behartuarekin (3); pedal kolpea (4)

pedalak astintzeko (3)

pedalei astindu (3); pedalei eraginez (9); pedalei eragitea (4); pedalei eragiten (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus