Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horietarik zen Jean Etxepare jaun medikua eta aparteko pedagogoa bera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 129. orr.
Filosofiaren pedagogo da Warburton mundu anglosaxoian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.
Hala da F. W. Foerster (1869-1966) pedagogo eta pazifista militantearen kasuan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.
Pedagogo eta irakaslea da aspalditik, eta eskarmentu nahikoa du, batez ere beharrizan bereziak dituzten ikasleen alorrean: ezinduak, eremu pobretuetan diren ikastetxeetakoak, ikasle etorkinak... Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Vogelek, heziketa sexualean aditua zen pedagogoak, sexuarekin zerikusia zuen guztia "zerrikeria nazkagarri" gisa aurkezten zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.000 pedagogo terapeutiko inguru dago. Berria - Harian 2005-12-22
Familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.
Herri baten lehenengo pedagogoa bere erakunde publikoak dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Pedagogoen mugimendua da XVIII. mendeko eraikin burgesaren zutabe nagusia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.