Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asmo pedagogikoak agintzen du hemen alfabetoaren mugaketa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 216. orr.
Helburu pedagogiko bat badu. Berria - Kultura 2004-06-29
Hedabideek funtzio pedagogikoa ere izan behar dute. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 54. orr.
Ez dakit zer ikasiko zuen aldizkari hartan sistema pedagogikoez, ezer ez segur aski. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Arrazoi pedagogikoak direla medio, edukiaren arabera sailkatuak ematen ditugu: Otoitzak, Gutunak, Aholku espiritualak, Lege-testuak eta Azken gomendioak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Eskola-sistemaren barruan bertsolaritzaren aplikazio pedagogikoa aintzat harturik eginiko esperientziei. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 216. orr.
Estilo oso pedagogikoa du, bai azalean, bai mamian. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Jolas pedagogikoa, inondik ere, helduen bizitzarako ere irakaspen polita dena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.
Hori betetzea exijitu nahi diogu Estatuari, etengabe, oso modu pedagogikoan eta formak asko zainduz. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Musika eskolen eginkizun pedagogikoa eta erakunde horien kudeaketa aztertuko dute zenbait adituk. Berria - Harian 2006-04-05
Aurreneko bertute pedagogikoa arazo hauetan taktoa izaten da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.
Arlo filosofikoan, moralean, legalean zein pedagogikoan sutsu aldarrikatu zuen ezberdintasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Donostian, Adarra talde pedagogikoan ere ibiltzen zen, eta orobat irakasleen sindikatuetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.
Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Jardunaldi Pedagogikoak hasiko ditu bihar Ikastolen Konfederazioak. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Udako Topaketa Pedagogikoak antolatzen ditu, laugarren aldikotz. Herria 2003-05-15
eskolen eginkizun pedagogikoa (3); funtzio pedagogikoa (3)
jardunaldi pedagogikoak (3); udako topaketa pedagogikoak (3)
jardunaldi pedagogikoak (3); udako topaketa pedagogikoak (3)
baliabide pedagogikoen (3); jardunaldi pedagogikoen (3)
jardunaldi pedagogikoetan (5); udako topaketa pedagogikoetan (3)