Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pazoin iz hesola, zutoina.
Saparreko pazoiaren kaskoan bi puntak jo zizkion aldizka eta zigarretatik eskapatzen ziren bizar hariak behatz zaintsuaz ebaki zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.
Ardurenean, Patsanean nola astoak atxikitzen ziren, edo bazterren garbitzeko pazoin bati sokaz estekaturiko ahuntzak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.
Bizkitartean, engainatu ninduten ezpainen pleguaren itxura zerabilkidan gogoan, bide ertzetan, pazoin puntetan arinki pausatzen ziren hontz eta kahakak amira nitzakeen tenore urrietan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 147. orr.