Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pazkoa noiz den, udaberriko lehen ilbeteak markatzen baitu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.
Eguberrik goibeltzen nauen bezala alaitzen nau Pazkoak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.
Heldu den astean Pazko baita, eskolarik ez egunotan, azkenean bakearengatik ere onartu dut beraz enekin jin dadin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Josiasek Pazkoa ospatu zuen Jerusalemen, Jaunaren ohoretan. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,1
Pazkoan Burton etorri da, argizariz eta buztinez ondo zigilaturiko berrogei potoak jaso, eta ezer agindu gabe alde egin du ostera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 145. orr.
Okindegian hasiak ziren Pazkoko ogi ailisak prestatzen, baina ura sartu zen zakuetan eta irina alferrik galdu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.
Astelehen goizean, Angelun, Pazkoko arroltze moleta handia Bost Kantoineko plazan. Herria 2005-03-24
Pazkoko oporretarako CPE atzera botatzea exijitu dute sindikatuek. Berria - Ekonomia 2006-04-06
Irlandar nazionalismoaren eredua ere eraginkorra zen: 1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Aurtengo Pazkoak ere iragan dire usaiako ospean. Herria 2004-04-15
Ziburuko jendeak ez zezan ahantz Urruñako egiten zela, eliza bat tokian berean ukanik ere, ziburutarrek Pazkoak Urruñan egin behar, Pazko egunean ahal zuten guziak proosionean joanez Urruñaraino. Herria 2003-02-27
Badaki 1520an Omiasainduz hasi zuela bere ohiko irakaspena eta ohiko eginkizuna bete kanonen fakultatean, ondoko urteko Pazkoak arte eta gero Konstituzioak iruzkindu Jondoni Joaneak arte. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.
Ondoren, berentzat eta apaizentzat prestatu zuten lebitarrek Pazko-afaria. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,14
Pazko-zuziaren argizaritik ezer ea lortzen zuten, kortako ganaduari adarrean ginbeletaz zuloa egin eta han sartzeko... gaitzetatik libra zezan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Pazko-egunean, legamigabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten. Elizen arteko biblia Jos 5,11
Horrela gertatu zen 1228ko Pazko-astelehenean, Gregorio IX.a San Pedro basilikan meza ematen ari zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.
Pazko-astea zen. Elizen arteko biblia Eg 12,3
Maiatzera pasatu zuten, Pazko garaian ospatzea bidezkoago delako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 201. orr.
Ofizioaren ardatza eta mamia Pazko Misterioa dela esan behar da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Ospa dezagun, beraz, Pazko Jaia, baina ez legami zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamigabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz. Elizen arteko biblia 1 Ko 5,8
Euskal Herriko etnografiako gai frango ditu hor hunkitzen: gasna, pazko-opila, txakolia, elurziloak, feriak, laxoa, musa, eguzki-lorea, makila, lauburua, trikitixa, atabaka, olak... Herria 2004-10-07
Josias erregeak, bere ondasunetatik, hogeita hamar mila bildots eta antxume eman zizkien han ziren herritar guztiei, Pazko-opariak eskain zitzaten. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,7
Bigarren hilaren hamalauan Pazko-bildotsa hil zuten. Elizen arteko biblia 2 Kro 30,15
-Pazko mezatan kantatu behar dut. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.
Ezekiasek Pazko-ospakuntza prestatu. Elizen arteko biblia 2 Kro 30,1 tit
Igande gaua zen, Pazko igandeko gaua, eta Pazko biharamunean inor ez zen izango bulegoan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.
Ramsestik abiatu ziren lehenengo hilaren hamabostean, Pazko biharamunean. Elizen arteko biblia Zen 33,3
Iaz aurkitu zuten, Pazko uhartetik 1.500 kilometrora hegoaldera. Berria - Gaiak 2006-03-10
Pazko Erramu baino lehen, errango zizuten berriz, sofrikariorik gabe lortu nahi zenukeen alegrantzia eta zorte onaren aurrean, esfortzu gutxiko irabaziaren aurrean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.
Urte hartan gertatu zen Pazko Erramu baino lehen... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
· Erramu baino lehen Pazko egitea ez da izan inoren debozioko, ezkondu baino lehen haurdun suertatzea etxeko haurren aurrean disimuluz esateko moldetako bat baitzen hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
Maiatz-pazko deitzen baitzaie Pentekoste egunei ere. Garai batean, Azinzio eta Pentekoste, denak maiatz-pazko sorta berean genituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.
Hala gorde du esaera honek ere: Maiatz-pazko euritsu, urtea ere ogitsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.
espainiako pazko militarrean (3); maiatz pazko (3)
pazko afaria (8); pazko afaria prestatu (3); pazko arte (4); pazko astelehena (3); pazko astelehenean (3); pazko astelehenez (5); pazko aurreko gaua (3); pazko biharamunean (8); pazko bildotsa (12); pazko bildotsa hil (3); pazko bildotsak (3)
pazko egun (3); pazko eguna (5); pazko egunarekin (3); pazko egunean (5); pazko egunez (5); pazko garaian (3)
pazko igande (3); pazko irian (6); pazko iriko (3); pazko jaia (18); pazko jaia ospatu (3); pazko jaietan (4); pazko jairik (3); pazko kari (3); pazko militarrean (3)
pazko ondoan (5); pazko ondoan ere (3)
pazko zaharrez (3)
jaunaren pazkoa (3); pazkoa ospatu (7); pazkoa ospatzeko (6); pazkoa ospatzen (3)
pazkoko arroltze (4)