Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu Batuek Pazifikoan eztandarazi berri zuten hidrogenozko bonbari buruz jardun zuten segidan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 139. orr.
Polinesiarrek Pazifikoko uharteen artean itsastatzeko tour de force-a zertu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.
FAOk atzo jakinarazi zuenez, bestalde, bihartik larunbata bitartean Asiako eta Pazifikoko herrietako 23 ordezkari Bangkoken (Thailandia) bilduko dira, gaixotasunari aurrea hartzeko neurriak eztabaidatzeko. Berria - Gaiak 2004-02-26
Gazte nintzelarik, gaiztaginek atakatu ninduten eta Pazifikorako bidea egiten zuen frantziar itsasontzi bati saldu ninduten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 238. orr.
Beraien kasuan, etenak, bidaiak -Garonatik Pazifikoraino, Brasilgo kostaldeetatik pasatuz- lau hilabete iraun ohi zuen gutxienez. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.
Bigarren joera handia nazioarteko merkataritzaren grabitazio-zentroa Atlantikotik Pazifikorako daramana da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.
Pazifikoko "su gerrikoan" kokatzen baitira ugarte gehienak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 167. orr.
India eta Pazifiko aldeko indusketez zekiena izan zuen hizpide Cortok, baina apaiza ez zegoen antza oso interesatuta haren ekarpenetan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 128. orr.
Pazifiko ekialdeko herrietan eta Sobiet Batasun ohian, adindunen urteko alkohol kontsumoa per capita 5-9 litrokoa da. Berria - Gaiak 2004-03-20
Hego Pazifikoko El Niño itsaslasterraren eraginak Europaraino heltzen direla ondorioztatu du Suitzako klimatologoek eginiko ikerketa batek. Berria - Gaiak 2004-10-22
· Era berean, Afrika, Karibe eta Pazifikoko gobernuei 500 milioi euroko diru laguntza ematea erabaki zuen atzo NBEk. Berria - Gaiak 2004-03-23
Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora. Berria - Gaiak 2004-10-06