Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pazientziatsu izond pazientzia handia duena.

Bukaeraraino, protagonista ere lurtu egiten baita azkenean, irakurle pazientziatsuak ikusiko duenez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Demiurgo pazientziatsu batzuek bilduak dituzte biografoarentzat ideia, fisionomia-gorabehera, gertakaririk.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Jardun pazientziatsuak ahiturik, begiak itxi eta arnasa hartu du sakon, bera balitz bezala soldaduen aurrean dagoen ijitoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 203. orr.

Txori, hala ere, bere obra pazientziatsuari ematen zitzaion; zirkuluak elkartu, angeluak zatitu, izakiak oro aztertzen zituen alderdi orotatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

Filosofiaren hondakin miseriazkoetatik, bere historiatxook bildu ditu, giza kimikari saiatuaren grina pazientziatsuaz berrosatu nahirik munduko izatearen -sistema ez bada- mapa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus