Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paziente (orobat pazient g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian paziente agertzen da) 1 izond jasankorra, eramankorra.

Gero eta sukartuagoa aski pazient den petxeroa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.

2 iz osasun azterketa edo tratamendu bat egiten dioten pertsona.

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Mediku eta pazienteen arteko harremana.  Berria - Harian   2005-02-04

Edozein delarik ere ernalketa lortzeko erabiliko den teknika, itxaron zerrendara pasatzen dituzte pazienteak.  Berria - Harian   2005-07-16

Urgentzietan pazienteek komunzki lau oren beha egon behar dutela ikusiak izan aitzin, horrek aski argi erakusten baitu langile eskasia.  Herria   2005-06-23

Azaldu naiz, izena esan diot, bere paziente izana duela hogeita bost urte.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.

Neurologoak bere zazpi pazienteren historiak bildu zituen An anthropologist on Mars (Antropologo bat Marten) liburuan.  Berria - Kultura   2004-01-02

Mekanikari gazte bat zen Bennetten azken pazientea, neurofibromatosi hedatua zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Nire pazienteetako bat da; hiru urte zituenetik ezagutzen dut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Pentsamendu hori bere gogamenaren zokoan egongo da erietxean pazienteak ikusten ari den bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Erizaina, tinturazko errubia, botika kaxarekin ailegatu da, pazienteei pastillak bonboiak lez banatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Ez dut uste ni, "Arratoien gizona" eta Freuden beste paziente lizun guztiak bezala, lau urterekin zakila tente jartzen zaien ume nazkagarri horietakoa nintzenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus