Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pazia 1 iz pertza.

Sotoko eskailburuan edukitzen genuen pulpa edo errejiloia, eta hartatik botatzen puska bat, pazian egositako arbi, erramolatxa, patatazal, azaosto, sagartxar edo zena zelakoari, zerritegira pasaeran.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Oinak sartu zizkion ura gatzarekin eta ipurua zeuzkan pazia batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

-Errespetuz mintza hadi, Santxo, nire andearekikoetan -esan zuan Don Kijotek-; bakean dezagun bai gure jaia, eta ez dezagun paziaren ondoren laratza bota.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 120. orr.

Ganibet handi bat zuen nire amak eskuan, kobrezko pazia bat, odola jasotzeko, eta egunkari-papera, azala erretzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.

Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Olio-pazia bi, margola-ontziak baino handiagoak, orekiak frijitzeko; eta bi pala azkar zituzten, orekiak frijitu ahala aterata beste ezti-pazia batera botatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

3 irud/hed

Errukituta, azti handien bertuteak eta boterea eman nahi izan zizkion amak, eta horretarako jakinduriaren pazian sartu zuen eta Bach epotxari agindu hura zaintzeko eta aldian-aldian eragiteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus