Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor ikusten da, pausoka, urratsez urrats, nola doan zientzia bere aurkikuntzak egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.
Topaketa hori oso mailaka eta pausoka egina izan zen, ordea, subjektuaren kontzeptua eratuz joan zen bezala, bestalde. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.
Pausoka egiten omen da bidea, eta bazihoan itxura hartzen erakusketa. oreka demografikoa edo ekonomiaren klima aldaketa bati pausoka moldatu beharra. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Hong Kongek sufragio unibertsala pausoka eta modu ordenatuan lortzea nahi du. Berria - Mundua 2004-04-27
· Sorbalda erakutsi gabe, pauso-pausoka urruntzen hasi nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.
Pausoka-pausoka egin beharko dira urratsak, baina geratu gabe, «konpromisoak» hartuz, oraingo borrokak zehaztuko baitu etorkizuneko errealitatea. Berria - Harian 2005-05-28