Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pausatuki mintzatzen da, hitzen ordena patxadaz bilatuz. «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.
Hitz hauetxek esan ditu ozenki eta pausatuki: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 263. orr.
Kattalin pausatuki hasten zaio eleka, besoak mahai gainean pausatuz eta eskuak gurutzatuz, bizkarra tente eta Gérard-i begietara so. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 166. orr.
Dokumentuko hamazazpi atalak pausatuki leitu zituen, bereziki kasu emanez bere eskualdean eragin gehienik ukanen zutenei eta, ondorioz, Sarako herritarrekin zituen harremanak alda zitzaketenei. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.
Ez zaio antzematen arnasa hartzeko ere pausurik egiten duenik, eta hala ere lasai, pausatuki ari da Felix. «Kuskue tanden», 2004 - 56. orr.
Oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.
Pausatuki behatu zion, berriz galdezka hasi aitzin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Isilaldi baten ondoren eta begietara begiratuz, ostera ere elkarri ematen dizkiote musuak ahoan, oraingo honetan luze eta pausatuagoki. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 287. orr.