Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiz edo noiz indioilarra pauma ar baten aurrean gertatzen bada eta halabeharrez paumak irabazten badu lehia, indioilarrak gauza bera egiten du paumaren aurrean, bere kalterako. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 76. orr.
Han hegaldatu ziren pauma sakratuak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 42. orr.
Goi aldean borla lodi batzuk haizeak jo eta paumaren isatsaren antzera geratzen ziren zabalik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Urre-koloreko isats distiratsua zuen, paumarena bezain luzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.
Lurrean sekula ikusi ez bezalako buruko bat, edo pauma-luma bat, moda guztien kontrakoa baina eramailearen gustukoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.
Spinolaren ezker eskuak pauma lumadun kapelu beltzari eusten dio. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.
Horretan pauma bikote bat, belardietan paseiari, begira gelditu zait. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Muselinazko exarpa itzel bat zeukan, pauma-kolore urdinekoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.
Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.