Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patxaran 1 iz basaranezko edari bizia.

Etor hadi hi ere, kafea eta patxarana elkarrekin hartuko diagu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.

Zigarroak, kafea eta patxarana: gau ilunaren kideak, solasaren lagunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Arroltze moleta makallauarekin, idi kosta, entselada, ardi gasna, etxe bixkotxa, kafea eta patxarana.  Herria   2003-03-13

Patxaran dezente edan zuen ahizpa nagusiak, eta txanpaina ere bai, dena sukaldeko jakitokitik ekarrita.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 128. orr.

2 kopa bete patxaran.

Hor daude biak, patxarana esku batean eta puru txikia bestean: Davidoff, noski.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bai, eta patxaran botila ere ekarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Lehen saria: 5 pintako etxeko patxaran boteila bat.  Herria   2001-01-11

Botilen barrura emeki-emeki airea botatzen hasi zen, txistuka ari balitz bezala, Eguberrietako afalosteetan patxaran edo whisky botila kortxogabetu berriekin egiten den bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Gau hartan nire lehenengo patxaran kopa edan nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 89. orr.

4 basarana.

Honek gibela erreta dauka, ardoak iragana da erabat, anisetan patxaran aleak bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

patxaran botila (5)

kafea eta patxarana (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus