Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon patxadatsua zen, inoiz ez zen urduri jartzen, eta gauza bera esaten zuen beti horrelako egoeretan: "Badakigu zer gertatzen den gobernadore militarrekin!". Andersenen ipuinak irakurriko ditiat jatorrizko hizkuntzan, eskandinaviar patxadatsua bilakatuko nauk, lasaia, txori gehiegirik ez duena buruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.
Gu patxadatsuak gara; oraindik denbora daukazu pentsatzeko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.
Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, ziurra, eta patxadatsua eta nekaezina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Elio jeneral patxadatsua iritsi zain ostatatu gara bertan, nola-hala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 144. orr.
Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. Begitarte gozoa zuen eta patxadatsua, fidatzeko modukoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Bai, Tibor zen, haren ahots isil eta patxadatsua. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.
Limurkeriaz jolasten zen lozorro patxadatsura erretiratzeko burutazioarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Itxura patxadatsuaren justu aurkakoa zuen hitz egiteko modua: larderiatsua, piperra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 131. orr.
Ardoak garraztu zuen gure aitaren erretiro patxadatsua, eta familiako negozioa erreka jotzeko kinka larrian ezarri. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.
Haien edertasun patxadatsu pitagoratarra betidanik miretsi nuen arren, etsai bilakatu zitzaizkidan zenbakiak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.
Argien distira patxadatsuari erreparatu zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.
Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Geratzen zitzaizkion urteak lehorrean baina badaezpada ere itsasotik ez urruti, lasai eta patxadatsu bizitzeko asmo sendo aldaezinaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Hurrengo, Charliek hitz egin du, ahots goraz eta patxadatsu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.
Geldi dago amamaren sofa ondoan jarrita, eta beti-bateko aurpegiz entzuten ditu haren kexuak, patxadatsu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Segidan, patxadatsu mintzatu zitzaion: [...]. eztarria garbitu, ahoa ezpain-zapiaz pasa eta, Rekexori aurpegira begiratuz, galdetu zion patxadatsu: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Hurrengo orduetan berriketan jardun genuen patxadatsu, egoera hura ondo aztertu eta ulertu nahian. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 127. orr.
Fusilatze-pelotoia zutik izango du, patxadatsu, zain. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.