Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunaren patxada nekagarri egiten ari zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.
Ingurune hark, girorik morbosoena izanagatik, ez zion zirkinik eragiten Bain andrearen ahizparen patxada aristokratikoari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Demba pixkanaka konturatu zen ezin ziola gogor egin Sonjaren patxada hotz, indartsuari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.
Gizontasunaren ezaugarria den patxadarekin, Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.
Patxadak eta aldarte onak dena konponduko balute bezala jokatzen zuen aitak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Niretzat ez da lasaitasunik, ez patxadarik; atsedenik ez, egonezina baizik. Elizen arteko biblia Jb 3,26
Eguneko patxada eta argitasun hura gaueko kaosa eta iskanbila bezain arraroa zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.
Emakumeen goizaldeko patxada hori, adibidez, jantzi ere baino lehen ontzi batean loreak apailatzen aritzeko erakusten duten iaiotasun hori. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.
Ez omen zuen erakarri iragartzen zuen misterioak, ez destino jakin baten arabera bizi direnek erakusten duten patxadak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.
Egia esanda, baina, alde ederreko patxada, bakarrik bizi izan ginen garai hartakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.
Alde ederreko patxadan bizi haiz hi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 55. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Haiek balira zain daudenak, ez ziren hainbesteko patxadaz ibiliko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 175. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Halako patxada, gertaera izugarri haien erdian, halako axolagabekeria, zaila zen sinestea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.
Egun badakit ekaitz bareena azaldu orduko, biziro kontzentratu beharra dagoela, patxadari eusteko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.
-Ez didazu bukatzen utzi -jarraitu zuen Maizak, patxada galdu gabe-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.
Hau ez da bakea eta patxada maite dituzten alargun horietakoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.
Azpildurako zorriaren patxadak hartu ninduen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 151. orr.
Izan zuen heroiak patxada hartzeko denborarik, hasiera bateko milaka arriskuak etxekotuta. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 108. orr.
Badirudi benetako gauzak esateko, garrantzizko zaizkigun horiei buruz hitz egiteko, tabernak ez duela patxadarik eskaintzen; baina hortxe soilik, eta ez beste inon, ausartzen gara horretara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 155. orr.
Zalutasuna eta ausardia txalotzen genizkion eta egoera zailenetan erakusten zuen patxada miresten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Badira pertsonak patxada inon bilatu beharrik ez daukatenak, barruan daramatelako. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.
Ahozkotasunaren bat-batekotik irakurketaren patxada geldira igarotzea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.
Bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa, patxada gogobetegarri batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Nikolasek, Mikel Strogoffek eta Nadiak nor berean segitu zuten, patxada asaldakaitzean babestua lehenengoa, urduri beste biak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.
Bere piztueraren historia kontatu zidan Lauaxetak, patxada ederrean, xehetasunetan sartzeko ere nahikoa beta hartuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.
Halako batean, hantxe agertu zen auzoan, patxada ederrean, Sanglas motor batean tar-tar-tar. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.
Hala egin baitaiteke betaurreko ilunak daramatzazunean: gelditu, zigarreta erre, eta kuxkuxean bazterrak miatu, patxada ederrean, erabat objektiboki alegia, so egiten diezunak konturatu ere egiten ez direla. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Esteban Irigoyen apez ospetsu eta patxada ederreko gizona. Herria 2003-08-07
Filosofia entretenigarri asko egin daiteke, lehenagoko baserritarrak igande arratsean nola, kaxuela baten aurrean, patxada betean, sagardo tragoxka lagun. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.
Hemen patxada handiagoan mintzatuko gaituk. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 58. orr.
-Adio -esan zuen patxada handiko filosofiaz, eta oinez urrundu zen, bere agurrari inork ez ziolarik erantzuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.
Eguraldia trakets, jendea patxada arrastorik gabe. Berria - Harian 2005-01-20
Atzera begiratzeko bultzadari eutsiz aurrera segitu zuen, patxada itxura ematen, baina erne jarririk. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
Azkenean, kalearen alde bietara begiratu eta urrundu egin da, patxada-antzean, Eduardo. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 88. orr.
Barne patxada berreskuratu gabe, zentzugabekeria litzatekeela nik neure hartan erabakirik batere hartzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 288. orr.
Puntu horretan, zigarrotxo bat piztu eta patxadan egon daiteke bat ordu bete luzean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Babes horretan baino ez gaude patxadan. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.
-Gu ere patxadan bizi gintuan bulegoan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.
Jar hadi patxadan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.
Arratsalde-pasa etortzen ziren beragana, patxadan, sutondoan berarekin hitz egitera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.
Eguerdia da Beasainen, eta agure talde bat tren geltokiaren babesean patxadan hizketan ari da. Berria - Ekonomia 2006-02-19
Denak patxadan eseri ziren larruzko eserlekuetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.
Hobe gauzak patxadan hartzea. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 120. orr.
Ez zitzaien atsegin lardaskan ibiltzea, patxadan lan egin nahi zuten, kezkaren kezkaz argaldu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.
Hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 98. orr.
Beste orduerdi bat eman zuten eztabaidatzen patxadan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.
· Errege baten gisa patxada-patxadan eseria bere aulkian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
-Nire isiltasunaren truke laguntzatxo bat -esan zion patxadaz-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Azter ezak patxadaz dena, eta hitz egingo diagu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 56. orr.
Denboraz eta patxadaz erabaki nezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.
Gizonak patxadaz hitz egiteari ekin zion, lasai, mikatz izpirik gabe, ertz guztiak kamustuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 194. orr.
Bazirudien menderatutzat jotzen zuela, eta patxadaz, inolako presarik gabe, bere botereaz gozatu nahi zuela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 125. orr.
Senar-emazteak egongelara itzuli ziren eta Weldon jauna patxadaz eseri zen ostera bere aulkian, eta beste kazeta bat hartu zuen esku artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Patxadaz gosaldu genuen Lauaxetak eta biok, kafesne bana eta hiru kruasan bion artean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.
Elkarrizketa pare bat egin, garagardo bat patxadaz edan, eta etxera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.
Patxadaz edan nuen Pernod-a, beiran barna neskari beha, nola zerbait eskatzen zuen, nola itxaroten zuen, nola erretzen zuen eta nola, halako batean, erlojuari begiratu zion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Garbitzeari utzi zion, patxadaz, telefonoa hartzera joan aurretik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Jokoz kanpo harrapatu nahi zuen, eta horretarako patxadaz jokatu behar zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.
Joa eta indarra alde dituenak ez duela partiden irakurketa patxadazkoak zertan egiten hasi idatzi genuen finalaren bezperan. Berria - Kirola 2006-03-21
Beste erritmo bat eskatzen dio bere berezko etorriak, pausatuagoa, patxadazkoagoa, eta ez dio bide ematen eztabaidari. «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Erritmo patxadazkoan gidatuz, lanak eskatzen duen begiratze baketsua izadiari doitasunez islatu zuen lehengo joaldian. Berria - Kultura 2004-10-02
Lertxunez, haltzez eta haritz bakan batzuez estalitako mendixkek zeru ertzaren lerro patxadazkoa marrazten zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
patxada ederrean (42); patxada handiagoz (7); patxada handian (3); patxada handiz (9); patxada osoan (4); patxada osoz (4)
alde ederreko patxadan (3); ederreko patxadan (3); ederreko patxadan bizi (3); eta patxadan (8); lasai eta patxadan (3); patxadan bizi (4); patxadan egon (5); patxadan eseri (6); patxadan eseri zen (4)
patxadaz aritu (4); patxadaz aztertu (3); patxadaz aztertzeko (3); patxadaz edan (3); patxadaz egin (5); patxadaz erantzun (6); patxadaz esan (3); patxadaz esan zuen (3); patxadaz eseri (3); patxadaz eseri zen (3); patxadaz hartu (13); patxadaz irakurri (3); patxadaz jan (3); patxadaz mintzo da (4)