Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontuan hartuta zenbat polizia-auto zebiltzan kaleetan patruilatzen garai hartan, […]. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.
Arratsalde batean, ezustean, ehunka guardia zibil etorri ziren eta etxe guztiak miatzeari eta mendiak patruilatzeari ekin zioten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 90. orr.
Oso gutxik patruilatzen zuten Central Avenuetik gora eta behera polizia autoetan. Berria - Kultura 2006-03-14
Donostiako Parte Zaharrean patruilatzen duten udaltzainak egoera «oso deserosoan» uztea leporatu zion sindikatuak Elorzari. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Beste portuak abisua hartuta zeudela, armadako ontziak patruilatzen ari zirela, eta lotuta zeudela irratiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
Kubako hegoaldeko kostaldean patruilatzeko eta ikerkuntza lan zenbait egiteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.
Bezeroei jakinarazten zaie, besterik esan arte, gauero eguzkia sartutakoan dementorrak ibiliko direla Hogsmeadeko kaleak patruilatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 163. orr.
Bonbak atzemateko txakurrekin ari ziren patruilatzen, garbi nabari zitekeenez. Berria - Harian 2005-07-09
patruilatzen ari (4)