Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patruila (orobat patrulla g.er.) 1 iz zaintze lana egiten duen talde txiki armaduna.

Egun batean, patruila batek lokalizatu zuen. Patrullak pasatzen zirelarik, aski nuen paper bat erakustea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 178. orr.

Patruila ihesari emana zen, fusil bat lurrean utzita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 181. orr.

Arratsalde hartan berean, Migel Mailuk patruila bat igorri zuen bizigarri bila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

-Atera oraintxe bertan, patruila bat bidaliko dizut segituan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.

-331 patruila, jauna!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 57. orr.

Heinrich Himmler errepide kontrol batean atxilotu zuen Britainia Handiko soldaduen patruila batek, 1945eko maiatzaren 23an.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 311. orr.

Guardia Zibilaren patruila dun hori, neska.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

Komisarioak bazekien ordurako atzerritar haiek paperik gabe ibiltzeagatik geldiarazi eta atxilotu egin zituela kaleko patruila batek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 71. orr.

Nazioarteko indarren patruila bati eraso zioten.  Berria - Mundua   2006-04-27

Lehen autoa Irakeko Poliziaren patruila bat igarotzen ari zen unean leherrarazi zuten.  Berria - Mundua   2006-04-06

Shagraten patruila goarnizioaren atal bat besterik ez zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

Al Kaedak 800 atentatu egin ditu patruila militarren aurka.  Berria - Mundua   2006-01-10

Herritik ateratzerakoan, patruila karlista bat hurbildu zen kotxera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Patruila etsai bat topatuz gero papera irensteko prest.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 174. orr.

Juan ikusiko zuten inguruko belar sailean zaldi bati zepillua pasatzen, eta mutilak agur egingo zien patruilakoei bere lana uztekorik egin gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Foruzaingoaren 43 patruila-auto lanean ari dira harrezkero goiz, arratsalde eta gau.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Gerri jiradizo zalu batez sorbalda leihotik atera eta hiru tiro egin zituen patruila autoaren aurka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

Karzairen gobernuaren agindupeko beste lau soldadu afgniar hil ziren, euren patruila ibilgailuak mina batean zart egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-05-05

Edo agian han erdi hondoraturik zegoen patruila-ontzia ikusteak tristatu ninduen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

-Hor ez zagok inor! -Sinbadek Itsasoko Poliziaren patruila-ontzi bat seinalatuz esan zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.

Itsasbazter zabal hori ikuskatu ahal izateko, ordea, gerraontzi zahar bat, bi patruila ontzi, sei txalupa eta bi batel baino ez ditu.  Berria - Harian   2006-04-04

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna Polizia patruila bat pasa zen abiaduran eta argiak keinuka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Polizi patruila baten bisitak, hesiaren beste aldean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 152. orr.

Orain astebete ez dela iritsi zen etxera, asaltoko goardia patruila batek jarraitzen ziola.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 43. orr.

Pelikula belatzen ari zen ertzain patrulla bat agertu zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

Hoteleraino igotzen zen errepide bihurrian soldadu patruilaren bat egon zitekeen gordeta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Fritzek eta guk noizbehinka amorrarazten genuen elkar, misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Batez ere gauez, betazal-handiek ehiza patruilak antolatzen zituztenean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

4 patruilan adlag

Hortik aurrera elkarrekin patruilan ibiliko zirela iragarri zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Guardia zibilen jeep berdeak hasi ziren herrian gora eta behera patruilan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Bi soldadu israeldar arin zauritu zituzten lehergailu batzuek, Gazako eskualdeak Egiptorekin duen mugatik gertu patruilan ari zirelarik.  Berria - Mundua   2004-11-06

Patruilariak bidali behar omen ditugu kanpora, gure gudu-lerroaren aurkako aldean zein erregimentu kokatu diren begiratzera, eta zenbatekoak diren egiaztatzera -nahiz eta ez dakigun zergatik arraio ibili behar dugun patruilan-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus