Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
patronimiko 1 iz aitaren izena.
-Merezi al du jakitea bere ausardiarengatik nabarmendu ez den gizon baten izena eta patronimikoa? -esan zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.
Zenbana arimaren jabe ziren eta haien lur-sailak nolako egoeran zeuden galdetu zuen aurrena, eta azkenean soilik egin zien bakoitzaren izenaren eta patronimikoaren galdea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
2 (izenondo gisa)
Andre Maria, San Pedro, San Jose, eta biziki ospaturiko beste santu patronimikoen egunetan, jendeak ehun mila libera baino gehiago gastatzen zuen lore moztuak erosten Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.