Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patitu, pati, patitzen du ad ipar sufritu.

Badakite aspalditik abertzaleak garela eta hori ez dute patitzen ahal.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

Otsabiden ez zuten erraz patitzen hainbeste urguilu eta urreria zekartzan anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.

Nola patitzen duzu hemen pasatzen dena?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 246. orr.

Bihotza goibel nuen, etxekoak ez bainituen betikotz utzi nahi, baina Kubilai Khan Handiaren errana nehork ez zezakeen uka eta obeditzen ez bazen, etxekoek zuten patitzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Ekonomiaz solas gutti izaiten dugu denbora eskasez bainan konprenitu ahal izaiten dugu Asia-tik sartzen direla hor ere ainitz gauza merkeago eta horren kausaz ainitzek patitzen dutela.  Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus