Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patinaje (orobat patinaia g.er.) 1 iz patinatzea. ik patinaketa.

Gurpil gaineko patinajearen teknika.  Berria - Kirola   2006-02-11

Patinaje artistikoko probak pabiloi batean jokatu ziren, eta ez aire zabalean.  Berria - Harian   2006-02-09

Kataluniak patinajean indar handia du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Mantxa hura izotz gaineko patinajea egiteko bota bat iruditzen zitzaion batzuetan Matiasi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 90. orr.

Bihurgune txikiena arriskutsu egin zuen horrek eta errepide gaineko zebra-bide eta bestelako seinaleak patinajeko pista irristakor bihurtu.  Berria - Kirola   2004-07-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alemanian hamabost pertsona hil ziren urte hasieran patinaje pista baten egurrezko estalkia erori zenean.  Berria - Mundua   2006-01-29

Espainiako patinaje selekzioak kataluniar bat bakarrik izango du Mundialean.  Berria - Kirola   2004-06-09

Espainiako kirol kontseilu gorena hasi da neurriak hartzen nazioarteko patinaje federazioak ez dezan Katalunia onar.  Berria - Kirola   2004-03-31

Ekainaren 23an hasiko da Munduko Patinaje Txapelketa Londonen (Kanada).  Berria - Kirola   2004-06-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Salt Lake Cityn lortu zituen Australiak aurreko biak, pista laburreko abiadura patinajean eta eski artistikoan.  Berria - Kirola   2006-02-16

Abiadura patinajea pista laburrean.  Berria - Harian   2006-02-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus