Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pareta horikara zikinetan itsatsita, halako patina. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
Urteen marka nonahi, koskak kixuan eta hezetasun zoldak, eguzkiaren patina ere bai. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Kafe-etxe handi, zaharkilun, antigoaleko horietako bat zen, urteen hautsak zikindu ez baizik patina ohoragarria ematen dien horietakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.
Azaleztatze gehienak antzinakoak ziren, denboraren poderioz liburu-azaletako larrutxek bakarrik izaten duten patina imitaezin hori eta guzti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.
Han daude oraindik Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, zut, bata bestearen ondoan, hauts-patina mehe batez estalita. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.
Bizirik zirauen beti ere haren oroitzapena, eta, gertatu ohi denez, elezaharrezko urre-patina batez estaliz zihoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.
Oteizak 1950. urtea inguruan diseinatu zuen San Cristobal-en kopia da pieza ostua, geroago egina, barrutik hustutako brontze patinaz estalia. Berria - Kultura 2004-04-15