Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat patin biekin; beste bat bakarrarekin; eta bestea zapaten gainean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 237. orr.
Deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.
Hiri txikia denez, jende asko ibiltzen da patinetan, korrika, txirrindaz edo oinez bide gorrian. Berria - Mundua 2004-04-30
Hotz handiko egunetan uzkurtzen ziren, izozten, Norvegiako badien irudira, non irristalariak patinetan ibiltzen baitira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Pasillo batean barrena patinekin irristatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.
Patinekin errazagoa lukek gaizkileengandik, itotzaileengandik eta lapurrengandik ihes egitea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek strip-teasea egin zuen uraren gaineko zaldain batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
Kataluniako patin gaineko hockey selekzioa atzo abiatu zen Macaora. Berria - Kirola 2004-10-15
George Pickard (estatubatuarra), lerroko patinaren ordezkaria. Berria - Kirola 2004-11-26
Gurpil-patinetan ibiltzen nintzen haren aurrean eta gogoan dut oraino ere harrapatu eta txirikordak moztu nahian nire atzetik korri egiten zuen auzoko haur txiki ile hori argi bat. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.
Sethek kanpotarren zapata guztiak jiratu zituen izotz-patinen bila, seguru baitzegoen han zeudela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.
Izotz-patin pare baten habia da izkinako otzara bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.
patin hockey (6); patin hockeya (5); patin hockeyan (3); patin hockeyko (6)