Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patilla (15 agerraldi, 10 liburutan; orobat patila 65 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean ) iz belarri aurreko bizar zatia.

Bibote sarri eta patilla luzeko gazte jazarra intelektual pentsati eta malenkoniaz betea bilakatu zen, militar ausarta irakasle burutsu eta betaurrekoduna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Sala hartako sendagilea, Julioren adiskidea, zaharkote barregarri bat zen, patilla zuri luzekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Hiru egunetan egin gabeko bizarraz eta patila luze haiekin, ez zitzaion zaila gertatu haren soin sendo eta gihartsua imajinatzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 254. orr.

Bere azken argazkietan patilla handiekin ageri zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Harrapatu katu hori eta akabatu -esan zion patilla zuriko ergel hark praktikanteari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Benetako militante batek legez behar dituen lepoa estaltzeko tximak, belarritako bana alde banatan eta matrailetarainoko patillak. bizarra mozteko labana herdoildu bat atera eta ezker patillako ilea moztearekin batera ebaki handi samar bat egin zion masailean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus