Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pathos iz zirrara edo sentimen sakona, gogo aldartea sakon hunkitu edo inarrosi dezakeena. ik patetismo.

Kontzientziak ekintzarako desbaliatzen gaituela ere atera daiteke noski hortik, eta ez dabil hortik urruti modernitatearen pathosa: ekintzarik gabeko kontzientzia ala kontzientziarik gabeko ekintza, horra auzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Bizitza arriskuan jartzeko ere prest egongo zen, lor zitzakeen sariengatik bainoago emozio haiek maite zituelako eta pathos hura ere bai, zeina azken bururaino sentitu nahi baitzuen, sufritzeraino.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Espiritua, arima, psikea, pathosa, zalantzarik psikaliptikoena, teklatxo bat sakatuta konponduko da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus