Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paternalista izond paternalismoari dagokiona.

Lehen Mundu Gerra osteko errepublika "kaotikoekin" baino errazago Salazar eta Franco bezalako "diktadura paternalistekin" sinpatizatu du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

Bera urte askotan konforme egona zela elizek historian izandako paperaren ikuspegi paternalista samar horrekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

«Zuriek ikuspegi erabat paternalista dute», salatu zuen.  Berria - Kultura   2004-03-23

Hala ere, Estatu-nazioa beste gabe desfasatua dagoelako jarrera paternalista ere ezin dugu onartu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Joera paternalista erakutsiz, amerikarrek aldiz, zoko guztietara igorri dituzte 'yankee' erakasle gazte eta idealistak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Kamareroa seinalatu zidan, bide-erakusle ororen poz paternalistarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 217. orr.

Historia zer den eta zer izan behar lukeen, politika posibilistaren miseriak eta traizioak, Latinoamerikako iraultzaren lilura ergel eta paternalista...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Balantzaren beste aldean, nagusi paternalisten zerak: herriko pisu gehienak ziren Sarasolatarrenak, bere langileak maizterrak, eta oso merkea errenta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Urteek erakutsi didate, oraindik, hogei urteko mutilak ere nirekiko paternalista izateko gai direla eta horrek ez nauela asko molestatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.

Gallastegi eta Atano III.aren garaiko enpresari paternalista-autoritario denbora haietatik, gaurdaino.  Berria - Kirola   2004-03-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus