Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
patera iz txanela handia.
Espainia Afrikatik kilometro gutxira zegoen bezalaxe, eta milaka eta milaka marokoar gogotik saiatzen ziren paradisura pateretan iristen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 192. orr.
Kazetariek beti galdetzen didate ea nola iritsi naizen, pateraz iritsi ote naizen eta halakoei buruz. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
"Laguntza eman behar diegu pateratan datozenei" eta "patera hartuz datozen hoiei eman diezaiegun babes" argudiaketaren aldetik pare-parekoak dira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.
Lexikoaz zalantza bat: zergatik dira Marokokoak paterak eta kaiukoak Mauritaniakoak? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 135. orr.