Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luma berriaren lehen urratsa lortzearen zurrunbilo horretan zebilen oraindik Lázló. 1938. urtean patentea lortu zuenean bere prototipoarentzat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
1943. urteko ekainaren 10ean Biró anaiek bolaluma berri batentzako patentea atera zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.
Ea hobe ote den alemaniarraren obra errepikatzea, berdin-berdin, patentea errespetatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.
Taiwanek muzin egingo dio patenteari eta Tamiflu kopiatuko du. Berria - Harian 2005-10-25
Estatuak nazioarteko zuzeneko inbertsioentzat egokia izango den giroa sortzen ahalegintzen dira, aldi berean teknologia transferentziak gehitzen saiatuz [...] eta atzerritar patenteen erostea bultzatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Baditut neuk pentsatutako gauzen bi edo hiru patente, ongi daudenak; Belgikan erosi egin behar zizkidaten, baina lehendabizi Espainian egin nahi izan dut proba bat, eta gogoa galduta noa, adorea galduta; hemen ezin daiteke ezer egin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 261. orr.
Volokhen ustez, garbia da copyrights-ek eta patenteek «mugak» jartzen dizkietela besteen eskubideei. Berria - Gaiak 2004-01-14
Duela lau urte patenteen legea urratzea egotzi zion NTP konpainia txikiak Kanadako RIMi. Berria - Ekonomia 2006-03-05
Parisko Curie Institutuak, ordea, epaitegietara jo zuen, eta hein handi batean lortu du Europako Patenteen Bulegoak atzera egitea. Berria - Gaiak 2006-04-13
Nola funtzionatzen zuten azaldu zion, eta zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.
Colek, berriz, argi du patente eskubiderik ezean sortzaileek gutxiago produzituko luketela. Berria - Gaiak 2004-01-14
Eta hala dirudi, preso ohiek euskal irakaskuntzan aurkitzen dutela lana, ez patente bulegoetan edo garagardo lantegietan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 115. orr.
Patente kopurua milioi bat biztanleko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.
Industria patenteak oinarrizko ikerkuntza egiten denean bakarrik garatzen direlako herri aurreratuetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.
Lehoien adiskide diren gazelak daudelako (ustelkeria), edota lasterka egiteko teknika berezia duten gazelak daudelako (teknologia patenteak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
Patentea kendu zaion ontzia Navyk kontratatuko du gero. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.
Aurrerabide teknikoa [...] enpresa multinazionalen inbertsio zuzenen bidez iristen da garapen-bideko herrialdeetara, azpikontratazioko akordioen bitartez eta patenteak emanez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.
Enbaxadak Pilar Q-ontzia 1943ko apirilerako itsaspekoen ehizean ibiltzeko patentea balio gabe utzirik duen arren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.
Kofradia horretako beste horrenbeste ontziri kenduko zieten korsuan jarduteko patentea, Erregeren beraren aginduz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.
korsu patentea (6)