Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
patentagarri izond patenta daitekeena, patentatzeko modukoa.
Badirudi giza genomari esker den-dena [...] determinatzen duten eta komertzialki baliagarri (eta patentagarri) diren geneak aurkituko direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Giza gorputzaren kasuan bezalaxe, naturaren legeak edo fenomeno naturalak ezin dira patentatu; haietan oinarritzen den eta haietaz baliatzen den prozesua da patentagarria, baina bien arteko muga ez da begien bistakoa. Berria - Gaiak 2006-04-13
Garapen teknikoa ez litzateke bertan behera geratuko, asmakuntza guztiak ez baitira patentagarriak. Berria - Gaiak 2004-01-14