Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Santa sekulan ez dugu patatarik landatu, eta nahi dute pentzeak horretan erabil ditzagun. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.
Soro bateko belar txarrak kentzen ari gintuan patata ereiteko... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Itzuli eta patata-sailean zehar doa, landareak nahita zapalduz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.
Hilerri urrun eta gordeak ikustera eramaten ninduen, eta patata-alorrak eta herrixka zoragarriak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.
Gizon zaharra patata-soro batean etzanda zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Patata soro bat da adiskidetasuna. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.
Han bidaltzen ninduen beti, zaldia eta gurdia hartuta, mandaturen bat edo beste egitera: jateko bila, beharbada, merkatariengana; patata-hazia ekartzera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.
Nork esan behar zuen hainbeste denboran gutaz trufaka ibilitako "patata-zomorro" horrek gure eskuetan horrela erori behar zuenik? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.
Patata, luxuzko elikagai bihurtua zen, herio zelai hartan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 140. orr.
Ama, Margot eta ni patatak zuritzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.
Patata batzuk jarri zituen egosten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 106. orr.
Gaurko bazkaria patata eta kontserbako aza zimurrez egindako eltze bat izango da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Arrautza frijituak, patata eta piperrekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 123. orr.
Txikia zen eta larruzkoa ematen zuen, patata bezalakoxe buru soildu, handi eta hezurtsuarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.
Atzeko atetik ateratzeko babarrun, patata eta bakailaoz enpo baitzeukaten mojek biltegia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 88. orr.
Extremadurako opilak eta patatazko txorizoa ere ekartzen zituen gure amak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Ia patatarik ez zaigu geratzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.
Porru-patatak jartzen dizkigu Gabrielak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 55. orr.
Leka-patatak, aspaldiko partez; eta Atxetatik beretik ekarririko sardiñak segidan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.
Horrekin batera patata ustelak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.
Izugarri zaletu nintzen patata gordinekin. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.
Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.
Onen-onena, arrautzak eta patata frijituak, eta garagardoa Popeko staminetean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.
Jatetxeak patata frijituen eta koktelen usain alaia zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 247. orr.
Zerra gogor bat patata frijitu koipetsuekin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Astean behin patata egosiak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 149. orr.
Ehun bat indioilar gizen erreak, patata erre eta egosiak pilaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.
Patata minak jatera gonbidatu nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.
Nahi gabe, patata xerrak azaldu zitzaizkion begi aurrean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.
Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Sethek aurreratuta zeukan patata-entsalada. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.
Hainbat bizkotxo arrunt eta patata-tarta egongo ziren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.
Sagarrak, udareak, aranak, patata pastela, ilar beroak eta babarrunak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Aldapa luzea zen, baina patata tortillak eta laranjadak ahalegina merezi zuten. «Bizia lo», 2003 - 19. orr.
-Atera patata tortilla pintxo bat eta ardo bat, berezia! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.
Bagenuen zerekin lagundu gure patata-jana. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.
Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez, ezagutu zituzten urte oso gogorrak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
Ia segurua da patata fekula lapurtu duela, eta orain Bepi bota nahi dio errua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 283. orr.
Eskarola harearekin, harearik gabe, patata purearekin, hutsik edo eltzekoan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Ez baitzuten zilegi lurrak Zuriei saltzea kristalezko perlen eta patata-whiskyaren truke. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.
· Beste mutil batekin zihoan, eta patata frijitu poltsa bat pasatzen zioten elkarri. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.
Oso ehun eskasekoak dira, patata zakuak egiteko erabiltzen den jute horretaz eginak ematen dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.
Patata upelaren gain-gainean eta ondoan hasi zen jarioa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Patata azoka eginen da, 12. aldikotz, Gaubean, otsailaren 15ean. Herria 2004-02-12
Gure patata hornitzailearen dendatik igaro zen Jan, eta lapurretarena kontatu zion. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.
Goi mailakoen arteko leku desiragarrienetako bat eskuratu zuela ere jakin nuen bidenabar, patata-zuritzailearena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 157. orr.
Sua pizten saiatu zen, baina patata-poltsa hutsak kea atera eta zimurtu besterik ez ziren egin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.
Azken patata aleak ehizatzen eta ardiki saltsatan bustitzen ari zirelarik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.
Bezperako patata azalak, lapiko bete, hori izan zen "finlandiar" bati erosi nion lehen gauza. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.
Ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta, diseinuzko tupperware ultramodernoarena baizik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Nola erosi zuen otarre bat patata. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Ama eskaileretan behera dator, eltzekada patata dakarrela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 141. orr.
Milaka kilo patata zuritzen ari zen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 55. orr.
Uraza-buru bat eta bi kilo patata Donazioak bildu eta inbentarioak eginez: Juan Mari Anacabe, oilo bat; Irene Uribe, hiru membrillo; Lino Etxaburu, lau konejo; Gregorio Erroteta, lau zaku patata. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Hamar bat arroa neguko patata ere baditugu, espeziak gordetzeko gelan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
arrautzak eta patata (6); patata azalen (4); patata beroa (3); patata bila (3); patata egosiak (3); patata entsalada (3); patata erre (3); patata eta piperrekin (4); patata frijitu (14); patata frijitu poltsa (3); patata frijituak (26); patata frijituekin (4); patata frijituen (3); patata poltsa (4); patata soro (5); patata soro bat (3); patata tortilla (21); patata zakuak (5); patata zomorro (4)
patatak zuritu (3); patatak zuritzeko (3); patatak zuritzen (8)
patataren alde (3)