Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pataska iz ipar borroka, gatazka.
Euskal bestaz besta ibilia zen, pataska eta aharra xerkatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 118. orr.
Hebron hirian ere izan dira pataskak eta guduak, hango bereko Palestindarren eta han kokatuak diren judu bordarien artean. Herria 2001-04-05
Ageri zen plazer zuela Bush jaunak Castel Gandolfo-ko giro goxoan aurkitzea Genova-ko patasken ondotik. Herria 2001-08-02
G8ko arduradunek segitu dituzte beren solasaldiak kanpoan ari ziren patasken gatik, heientzat apailatua zen gune hura fermuki begiratu baitu alabainan poliziak. Herria 2001-07-26
Bertze batzuk musikariei bizkar, baso ez arras hustu bat eta bete betea den bertze bat eskuan, kalakan, irriz edo berdin pataskan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 180. orr.